viernes, 20 de diciembre de 2013

GABONETAKO GAZTE AGENDA

I urteurrena ospatu ondoren, Gabonetako Gazte Agendarekin gatoz, Abenduak 24 tik Urtarrilaren 18 ra bitartean gazte asanblatik ekimen desberdinak antolatu ditugu.
  • Abenduak 24
    9:00tan Larraungo udaletxean, Euskal Preso eta Iheslarien aldeko bideoa egingo dugu.
    Ondoren, Larraungo herri batzuetan kantari arituko gara joanden urtean bezalaxe (Uitzi, Aldatz, Arruitz, Mugiro eta Astitz).

  • Abenduak 27
    10:00tan Lekunberriko frontoian, Binakako Frontenis Txapelketa
    Bikote bakoitzeko: 5€
    Izena emateko 608419059 (Azken eguna abenduak 26)
    Sariak egongo dira.

  • Urtarrilak 3
    20:00tan Lekunberriko udaletxean, Kontsumismoaren inguruko bideo eztabaida.

  • Urtarrilak 18
    11:00-14:00tara Lekunberriko plazan truke azoka
    Trukatu erabiltzen ez duzun zerbait, zuretzat erabilgarri den beste gauza baten ordez: Liburuak, Cdak, Jostailuan, Arropa...
    Aurrez biltzeko guneak: Lekunberriko Mitxausenean eta Beteluko idazkaritzan, eramaten duzuen gauz bakoitzeko tiket bat emango zaizuea eta horrekin egunean bertan beste zerbait hartu ahal izango duzue.

Besterik gabe, Larraun Lekunberri Araitz eta Beteluko gazte guztiak gonbidatu nahi ditugu prestatutako ekimenetan parte hartzera. Denak eman behar dugu zerbait, gutxi batzuk dena eman behar ez dezaten!!

Ongi izan gaztek!

domingo, 1 de diciembre de 2013

1.URTEURRENA


Aupa gazte, jadanik urte bete bada Mailope Gazte Asanbladak bere bideari ekin ziola. Araitz Betelu, Larraun eta Lekunberriko gazte ezberdinak elkartu eta ezagutzeko desioarekin abiatu genuen ibilbidea, harremanak sustatu eta aldi berean giro ederrean lan egiteko gogoz. Gauzak nahi bezala irten dira, eta azkar iritsi zaigu gure lehen urtemuga.

Beraz, lehen urteurrena Abenduak 7 ospatuko dugu Lekunberrin:


- 14:00tan URTEURREN BAZKARIA Gau Txori elkartean.
Izena emateko deitu: 608419059 telefonora edo bidali mezua mailopega@gmail.com helbidera. 
- 16:00 tan MURAL HERRIKOIA Larraungo Udaletxean elkartuko gara.

- 18:00 tan TRIKI BERTSO POTEOA Lekunberritik; BERTSOLARIAK --> Oskar Estanga eta Julen Zelaieta.

Besterik gabe bertatik animatu nahi dizuegu parte hartzera!! Guztion artean kolorea emango diogu 1 urteurren honi!!



Egunsentia bezain gorria garela Eta bizia  aurretik dugula Gure lurrak  ura behar badu Gure herriak berriz gu behar gaitu Eta zerua ilundurik badago Izar berriez  beteko dugu

lunes, 23 de septiembre de 2013

BATUKADA IKASTAROA

Aupa gazte! Mailope Gazte Asanblada-k batukada ikastaroa antolatu du. Bertako gazte guztiak animatu nahi ditugu ikastaroan parte hartzera. Ikastaroa dohainik izango da eta Lekunberriko festetan larunbat goizean joko dugu.

Ikastaroaren egunak eta orduak hauek dira:

- Irailak 25 eta Urriak 3, 5 eta 9

- Ordua: 20:00tatik 22:00ra

- Lekua: Lekunberriko udaletxeko aretoan

- Apuntatzeko deitu 606088409 telefonora edo bidali mezua mailopega@gmail.com (Azken eguna Irailak 25)

Ongi izan eta animatu!!
zabaldu zuen artean!!

miércoles, 17 de julio de 2013

UDAKO GAZTE AGENDA

Udara iristearekin batera, Mailope Gazte Asanbladak bere udako gazte agenda egin du. Udaran mota desberdinetako jarduerak burutuko ditugu, hala nola: mendi martxa, La Haine kolektiboarekin hitzaldia, ur jolasak, kanpaldia, Txantreako Gazte Asanbladarekin mendi martxa (Abuztuak 3 an) etabar.

Gazte guztientzako prestatutako agenda da, guztiok zaudete gonbidatuta bertako jardueretan parte hartzera. Beraz badakizu gazte, ez utzi herriak mugimendurik ez izateari eta elkartu zaitez guk burutuko ditugun jardueretan parte hartzera! Gazte mugi zaitez!!

Besterik gabe ongi izan!! 

Hementxe duzue argitaratu dugun egitaraua:


Mailope Gazte asanbladak Herrirak antolatutako herri epaian parte hartuko du

Aupa, "Euskal Herrian bakeari aukera bat eman behar zaiola beste behin eskatzeko" abiatu zuen Herrira mugimenduak sortutako Herritarron Epaia ekimen ibiltaria. 197/2006 doktrina salatu asmoz epaiak herritarren ekarpen grafikoak jasoko ditu ekainaren 8tik irailaren 14ra bitartean. Egun horretan, amaiera ekitaldia izango da Iruñeako Anaitasuna Pabiloian.

Gure zonaldean, UZTAILAK 19 an Ostiralean atsaldeko 19:00etan Herri epaia antolatu du Herrirak Lekunberrin. Hau dela eta gazte argazki bat egitea pentsatu dute Herriratik, horretarako Ostegunean elkartuko gara 18:30 tan Lekunberriko plazan, beraz, gure aldetik konpromezu hau hartzea erabaki da eta ahal dugun gazte gehien elkartzea behar da.

Gogoratu, GAZTE ARGAZKIA egiteko, OSTEGUNEAN uztailak 18 bilduko gara arratsaldeko 18:30 tan LEKUNBERRIKO PLAZAN.

Besterik gabe denok animatu argazkian ateratzera eta ostiralean egingo dugun ekitaldian parte hartzera.

Bake garai honetan, kartzelak ustutzeko garaia da, behin betikoz. Nahikoa da!!


miércoles, 12 de junio de 2013

Alde Hemendik eguna!

Azken egun hauetan hainbat gauza bitxi azaldu dira Lekunberri eta Betelu aldean: maleta eta motxilak kableetatik zintzilik, beste hainbat motxila trafiko seinaleetan, mielotxin moduko bat trikornio batekin  kable batetik zintzilik, youtubeko bideo bat ( http://www.youtube.com/watch?v=BkzHNXfTnXc )...

Gure herritarrak lasaitu nahi ditugu, izan ere, ez da extralurtarren seinale bat edota fenomeno paranormalen bat. Seinale guzti hauek soilik esanahi bat daukate:

Lekunberri eta Betelun ere "Alde Hemendik" borroka eguna ospatuko dugu larunbatean. Beraz, lehen aipaturiko "gauza arraro" horiek guztiak soilik norabide bat dute: indar errepresiboek, eta bereziki geure zonaldean Guardia Zibilak, alde egin behar dutela!

Horretarako, LARUNBATEAN ARRATSALDEKO 20:00TAN LEKUNBERRIKO HERRIKO PLAZATIK MANIFESTAZIOA BURUTUKO DUGU INDAR ERREPRESIBOEN KONTRA OROKORREAN, ETA GEURE KASUAN BEREZIKI, GUARDIA ZIBILAREN KONTRA.










jueves, 16 de mayo de 2013

Mailope Gazte Asanblada M18 ekimenarekin bat!

Komunikatu honekin, Mailope Gazte Asanbladak bere babesa helarazi nahi dio Herrira mugimenduak deituriko M18 ekimenari. Maiatzaren 18an, Euskal Herriko herri eta auzoetako plaza guztiak betetzeko deia egin du Herrirak, euskal preso politiko eta iheslarien eskubideak defendatzeko.

Esan bezala, Mailope Gazte Asanbladak bere babesa erakusten dio lehen aipaturiko ekimenari. Euskal preso politiko eta iheslariek jasaten duten egoera oso larria da, Frantziar eta Espainiar estatuek aurrera eramaten duten espetxe politika dela eta. Euroaginduak, dispertsioa, Parot doktrina, kondenaren 3/4ak bete dituzten presoak oraindik kartzelan jarraitzea... Esan bezala, Espainiar eta Frantziar estatuek daramaten espetxe politika ez da bidezkoa, eta hori irauli behar dugu. Beraz, bide horretan, gazteak subjektu aktibo izan behar dugu!

Hauek dira gure zonaldean egin diren deialdiak:

LEKUNBERRI
14:00 Bazkaria. Ondoren Kantu-jira herritik eta kontzentrazioa.

ARAITZ-BETELU
12:30etan Betelutik-Arribera martxa, ondoren ekitaldia eta luntxa.


Maiatzaren 18an, denak plazak betetzera euskal preso politiko eta iheslarien alde! 
Jo ta ke amnistia lortu arte!

Gazte eguneko argazkiak!

Badakigu berandu gabiltzala, baina hemen dituzue Betelun ospatu genuen Gazte Eguneko argazki batzuk! Ikusi, gozatu eta zabaldu!

viernes, 26 de abril de 2013

Gazte eguna!

Mailope Gazte Asanblada, gure herrietako gazte guztiekin batera aurrera doa eta gure agendan hurrengo erreferentzia puntu Gazte Eguna da. Egitarau alternatibo, zabal eta polita prestatu dugu egun horretarako, eta espero dugu inguruko gazte guztien artean gure herriak eraikitzen joateko aukera polita izan daitekeela. Besterik gabe, hona hemen egitaraua eta kartela: 

- 9.30 - Mendi martxa Lekunberri eta Leitzatik Betelura. Hamaiketakoa egongo da ibilbidean zehar eta Betelura iristean, dutxatzeko aukera egongo da.

- 14.00 - Bertso bazkaria Oskar Estanga eta Alaia Martinekin. Txartelak honako tabernetan daude salgai: Beteluko Tabernan, Leitzako Torrea tabernan eta Lekunberriko Elosta tabernan.

- 18:00 - Guarrolinpiadak

- 20:00 - Kontzentrazioa gazteen aurkako errepresioa salatzeko. Gazte bat gehiago ez!

- 21:00 - Bokadiloak banatuko dira

- 23:00 - Kontzertuak: (Dzaust! / Stupenda Jones / Aske!) Eta ondoren, musika egongo da goizaldera arte!


GAZTE ALTXA, HASI DA IRAULTZA!

jueves, 7 de febrero de 2013

Trinketeko pilota goxuako egutegia prest!

Dagoeneko prestatu dugu, Kirol Mankomunitatearekin elkarlanean, trinketeko pilota goxuako txapelketari dagokion egutegia. Bertan, partidu bakoitzean arituko diren bikoteak, eguna eta ordua zehazten dira. Gainera, nahiz eta aurretik esan genuen, bergogoratu nahi dizuegu partiduak Lekunberriko trinketean izango direla. Besterik gabe, hona hemen aipaturiko egutegiak:


Txapelketa amaitzerakoan, parte hartu duten guztien artean afari bat antolatuko dugu, bai pilotarien eta antolakuntzako kideen artean!

martes, 5 de febrero de 2013

Otsaileko ekintzen egutegia!

Asanbladatik prestatu ditugu dagoeneko hilabete honetan burutuko ditugun ekintzak. Hona hemen plangintza guztia eta ekintzei dagozkien xehetasunak!




PILOTA GOXUAKO TRINKETE TXAPELKETA

Hasiera, Otsailaren 8an edo 9an izango da, eta partiduak, Lekunberriko trinketean jokatuko dira. Txapelketari buruzko edozer gauza jakin nahi izanez gero, hemen duzue kontaktua: 677 75 51 47 (Igor) edo imitxaus@hotmail.com

 SAHARAR HERRIAREN ALDEKO ASTEA

- Otsailaren 11an, 19:00etan Hitzaldi guztien aurkezpena. Gaur egun Saharak jasaten duen egoera azalduko digute Anarasd erakundekoek. Ondoren luntxa egongo da Elosta Ostatuan.
- Otsailaren 12an, 19:00etan "El Pueblo Olvidado" dokumentalaren emanaldia eta herri-eztabaida.
- Otsailaren 14an, 19:00etan "Garraxia Saharatik" dokumentalaren emanaldia eta herri-eztabaida.
- Otsailaren 16an, Saharar herriaren aldeko afaria Gau-Txori elkartean. Txartelak Elosta Ostatuan daude salgai 15€ren truke. Saharatarrez mozorrotuta etortzea gomendatzen da, gero denak batera Beteluko inauterietara joateko.
- Aste guztian zehar Saharako argazkiak egongo dira Beteluko eta Lekunberriko zenbait tabernetan. Gainera, esan beharra daukagu hitzaldi, emanaldi eta eztabaida guztiak Lekunberriko udaletxeko pleno aretoan izango direla.

   KORRIKA KULTURALA ETA HERRI KOMUNIKABIDEEN ALDEKO FESTA
Goizean, korrika kulturala ospatuko da Atallun. Ondoren, herri bazkaria egongo da eta giro hori aprobetxatuz, Mailope Gazte Asanbladatik, Aralar Herri Irratia eta Mailope Herri Aldizkaria laguntzeko jaialdia prestatu dugu. Sorpresa ugari egongo da, baina ezin dugu ezer aurreratu! Animatu eta parte hartu!

GAZTE ALTXA, HASI DA IRAULTZA! 

jueves, 24 de enero de 2013

Urtarrilaren 26an asanblada!

Urtarrilaren 19an, hau da, pasa berri den larunbatean egin genuen asanbladan, hainbat ekintza eta planteamendu aurkeztu ziren. Denon artean eztabaidatu ondoren, hainbat konklusioetara iritsi ginen eta konklusio horiek berak jorratzeari ekin genion. Denbora izan ez genuenez nahi bezain beste eztabaidatzeko eta geure planteamenduei forma emateko, beste asanblada bat egitea beharrezko iruditu zaigu.

Beraz, otsailean burutuko ditugun ekintzak eta dinamikak eztabaidatzeko, larunbat honetan, hau da, Urtarrilaren 26an arratsaldeko 17:00etan asanblada burutuko dugu Larraungo udaletxean! Animatu eta parte hartu! Gazte altxa, hasi da iraultza!

Trinketeko binakako pilota goxua txapelketa!

Otsaileko ekintzak plantetatzen hasi gara, eta horietako baten berri eman behar dizuegu oraingoan. Kirol Mankomunitatearekin batera, "Trinketeko binakako Pilota Goxua" txapelketa antolatu dugu. Kirolaren bidez ere, herria eraikiko dugulako, apuntatzera animatzen zaituztegu. Hona hemen txapelketaren espezifikazioak:

- APUNTATZEKO EPEA: Otsailak 4
- IZENA EMATEKO KONTAKTUA: 677 75 51 47 edo imitxaus@hotmail.com
- BIKOTE BAKOITZAK ORDAINDU BEHARREKOA: 10€
- TXAPELKETAREN HASIERA: Otsailak 9


Partiduak, Lekunberriko trinketean jokatuko dira eta normalean, asteburuan izango dira. Gainera, irabazle suertatzen direnentzat sariak egongo dira eta txapelketaren bukaeran, denon artean afari bat ospatuko dugu. Esan bezala, herri-alternatiba kirol klabean ere eraiki dezakegulako, apuntatzera animatzen zaituztegu! 


lunes, 14 de enero de 2013

Urtarrilaren 19an, asanblada!

Gabonetako parentesia eta gero, Mailope Gazte Asanblada berriro ere martxan da! Honekin ez dugu esan nahi gabonetan ez dugula ezer egin, baizik eta ikusi duzuen bezala, ekitaldiz betetako oporraldiak prestatu genituen.

Orain datorren lana, ekitaldi horien balorazioa egitea eta aurrera begirako plangintza eta dinamika bat finkatzea izango da. Beraz, ildo horretatik jarraiki, Urtarrilaren 19an arratsaldeko 18:00etan asanblada egingo dugu Larraungo Udaletxean. Zuen ekarpenak behar ditugu asanbladak aurrera egin dezan! Gazte orok dugu zerbait esateko, planteatzeko eta kolektiboa eraikitzeko. Borroka asko daude garatzeko, eta zu horien parte izan zaitezke.

Beraz, badakizu, larunbatean arratsaldeko 18:00etan Larraungo udaletxean. Gazte altxa, hasi da iraultza!

viernes, 11 de enero de 2013

Hurrengo dokumentalen emanaldiak!

Mailope Gazte Asanbladatik, hurreno egunetan gure zonaldean eskainiko diren dokumental emanaldien berri eman nahi dizuegu. Nahiz eta guk ez ditugun antolatu, beharrezkoa eta interesgarria iruditzen zaigu aipatutako ekitaldi horien berri ematea. Horrela bada, hauek dira dokumentalak eta proeiktatuko diren lekua eta ordua:

- "BARRURA BEGIRATZEKO LEIHOAK" dokumentalaren emanaldia. Urtarrilaren 11an, arratsaldeko 19:30etan proiektatuko da, Plazaolako kantinan.

- "GAZTA ZATI BAT" dokumentalaren emanaldia. Urtarrilaren 18an eskainiko da, Aldazko tabernan hain zuzen ere. Ordua oraindik zehazteke dago.

Gainera, bihar, hilaren 12a, Bilbora joateko deia zabaldu nahi dugu, euskal preso eta iheslarien alde.