jueves, 16 de mayo de 2013

Mailope Gazte Asanblada M18 ekimenarekin bat!

Komunikatu honekin, Mailope Gazte Asanbladak bere babesa helarazi nahi dio Herrira mugimenduak deituriko M18 ekimenari. Maiatzaren 18an, Euskal Herriko herri eta auzoetako plaza guztiak betetzeko deia egin du Herrirak, euskal preso politiko eta iheslarien eskubideak defendatzeko.

Esan bezala, Mailope Gazte Asanbladak bere babesa erakusten dio lehen aipaturiko ekimenari. Euskal preso politiko eta iheslariek jasaten duten egoera oso larria da, Frantziar eta Espainiar estatuek aurrera eramaten duten espetxe politika dela eta. Euroaginduak, dispertsioa, Parot doktrina, kondenaren 3/4ak bete dituzten presoak oraindik kartzelan jarraitzea... Esan bezala, Espainiar eta Frantziar estatuek daramaten espetxe politika ez da bidezkoa, eta hori irauli behar dugu. Beraz, bide horretan, gazteak subjektu aktibo izan behar dugu!

Hauek dira gure zonaldean egin diren deialdiak:

LEKUNBERRI
14:00 Bazkaria. Ondoren Kantu-jira herritik eta kontzentrazioa.

ARAITZ-BETELU
12:30etan Betelutik-Arribera martxa, ondoren ekitaldia eta luntxa.


Maiatzaren 18an, denak plazak betetzera euskal preso politiko eta iheslarien alde! 
Jo ta ke amnistia lortu arte!

No hay comentarios:

Publicar un comentario