jueves, 24 de enero de 2013

Urtarrilaren 26an asanblada!

Urtarrilaren 19an, hau da, pasa berri den larunbatean egin genuen asanbladan, hainbat ekintza eta planteamendu aurkeztu ziren. Denon artean eztabaidatu ondoren, hainbat konklusioetara iritsi ginen eta konklusio horiek berak jorratzeari ekin genion. Denbora izan ez genuenez nahi bezain beste eztabaidatzeko eta geure planteamenduei forma emateko, beste asanblada bat egitea beharrezko iruditu zaigu.

Beraz, otsailean burutuko ditugun ekintzak eta dinamikak eztabaidatzeko, larunbat honetan, hau da, Urtarrilaren 26an arratsaldeko 17:00etan asanblada burutuko dugu Larraungo udaletxean! Animatu eta parte hartu! Gazte altxa, hasi da iraultza!

Trinketeko binakako pilota goxua txapelketa!

Otsaileko ekintzak plantetatzen hasi gara, eta horietako baten berri eman behar dizuegu oraingoan. Kirol Mankomunitatearekin batera, "Trinketeko binakako Pilota Goxua" txapelketa antolatu dugu. Kirolaren bidez ere, herria eraikiko dugulako, apuntatzera animatzen zaituztegu. Hona hemen txapelketaren espezifikazioak:

- APUNTATZEKO EPEA: Otsailak 4
- IZENA EMATEKO KONTAKTUA: 677 75 51 47 edo imitxaus@hotmail.com
- BIKOTE BAKOITZAK ORDAINDU BEHARREKOA: 10€
- TXAPELKETAREN HASIERA: Otsailak 9


Partiduak, Lekunberriko trinketean jokatuko dira eta normalean, asteburuan izango dira. Gainera, irabazle suertatzen direnentzat sariak egongo dira eta txapelketaren bukaeran, denon artean afari bat ospatuko dugu. Esan bezala, herri-alternatiba kirol klabean ere eraiki dezakegulako, apuntatzera animatzen zaituztegu! 


lunes, 14 de enero de 2013

Urtarrilaren 19an, asanblada!

Gabonetako parentesia eta gero, Mailope Gazte Asanblada berriro ere martxan da! Honekin ez dugu esan nahi gabonetan ez dugula ezer egin, baizik eta ikusi duzuen bezala, ekitaldiz betetako oporraldiak prestatu genituen.

Orain datorren lana, ekitaldi horien balorazioa egitea eta aurrera begirako plangintza eta dinamika bat finkatzea izango da. Beraz, ildo horretatik jarraiki, Urtarrilaren 19an arratsaldeko 18:00etan asanblada egingo dugu Larraungo Udaletxean. Zuen ekarpenak behar ditugu asanbladak aurrera egin dezan! Gazte orok dugu zerbait esateko, planteatzeko eta kolektiboa eraikitzeko. Borroka asko daude garatzeko, eta zu horien parte izan zaitezke.

Beraz, badakizu, larunbatean arratsaldeko 18:00etan Larraungo udaletxean. Gazte altxa, hasi da iraultza!

viernes, 11 de enero de 2013

Hurrengo dokumentalen emanaldiak!

Mailope Gazte Asanbladatik, hurreno egunetan gure zonaldean eskainiko diren dokumental emanaldien berri eman nahi dizuegu. Nahiz eta guk ez ditugun antolatu, beharrezkoa eta interesgarria iruditzen zaigu aipatutako ekitaldi horien berri ematea. Horrela bada, hauek dira dokumentalak eta proeiktatuko diren lekua eta ordua:

- "BARRURA BEGIRATZEKO LEIHOAK" dokumentalaren emanaldia. Urtarrilaren 11an, arratsaldeko 19:30etan proiektatuko da, Plazaolako kantinan.

- "GAZTA ZATI BAT" dokumentalaren emanaldia. Urtarrilaren 18an eskainiko da, Aldazko tabernan hain zuzen ere. Ordua oraindik zehazteke dago.

Gainera, bihar, hilaren 12a, Bilbora joateko deia zabaldu nahi dugu, euskal preso eta iheslarien alde.